Koalizio subiranistak PSOEri aurpegiratu dio gaur eztabaidatu den bere Lege Proposamenean ez duela dagoeneko LOMCEren indargabetzeaz hitz egiten, eteteaz baizik.

Onintza Enbeita diputatuaren arabera, “LOMCE ez aplikatzen hastea ondo dago, beti ere, legea bera indargabetzera bagoaz”. “Bestela, berriz ere, jende askori huts egingo diozue”, ohartarazi die PSOEko diputatuei.



Enbeitak adierazi duenez, “LOMCEk ez du sekula genero berdintasuna bermatuko, ez eta gaitasun kritikodun gazterik ere, eta ezta pertsona guztientzako aukera berdinak ere”.

Euskal diputatuak hezkuntza “propio, burujabe, euskaldun, parekide eta erlijiorik gabea” aldarrikatu du.

@ehbilducongreso