Marian Beitialarrangoitia diputatuak ohartarazi duenez, “gero eta gehiago dira eskuinak eta finanatza eta ekonomia sektore indartsuak jarduera sindikala, greba eskubidea barne, kriminalizatzeko egiten ari diren saiakerak”.

Ildo horretan, euskal diputatuak PPren gobernuak lan eta gizarte arloan onarturiko politika “errepresiboak” salatu eta jarduera sindikala medio epaitegietan bukatu duten pertsona guztiei elkartasuna adierazi die. “Elkarretaratze bat egiteagatik edo pikete lanetan aritzeagtik, berdin zaigu”, esan du Beitialarrangoitiak.

Nahiz eta EH Bildu ez dagoen Enplegu eta Segurantza Sozialaren batzordean, diputatu subiranistak babesa eman dio greba eskubidea despenalizatzeko ERCren legez besteko proposamenari eta Kode Penalaren 315. artikuloa indargabetzeko eskatu du.

Langabezia laguntzak eta Europako Karta Soziala

Lan arloko legeria espainiarrak Europako Karta Soziala betetzen ez duela eta Podemosek aurkezturiko legez besteko proposamena babestu du ere bai koalizio subiranistak. 2014Ko maiatzan eragile sozial eta sindikalek onartu zuten Euskal Herriko Karta Soziala goraipatu du Beitialarrangoitiak.

Diputatu subiranistak bat egin du ere bai 52 urtetik gorakoentzat langabezia laguntzak ezartzeko PSOEren proposamenarekin. Edozein kasutan, Beitialarrangoitiak EAEn dagoen Diru-sarrerak Bermatzeko Errentza nabarmendu du. “Hemen ere argi ikus dezakegu zenbat eta burujabetza handiago orduan eta justizia sozialerantz bideraturiko politikak egitea errazago”, esan du.

@ehbilducongreso