Koalizio subiranistak bere elkartasuna adierazi nahi dio Andrés Bódalo SATeko militanteari, Espainiako justiziak hiru urtetik gorako espetxe zigorra ezarri baitio.

EH Bilduk bidegabetzat jotzen du SATeko sindikalistaren kontrako epaia, batez ere kontuan izanik epaiketan ez zirela aintzat hartu akusazio partikularraren bertsioa gezurtatzen duten dokumentu eta lekuko bidezko frogak.

“Azken batean, Bódalo aurkako epaia zigor zentzagarri bat da, herritarrei zuzendutako beste ohartarazpen bat”, salatu du Onintza Enbeita diputatuak. Haren iritziz, “justizia sozialaren aldeko borroka kriminalizatzea bilatzen duen beste botere abusu baten aurrean gaude”.

Azkenik, Enbeitak adierazi duenez, “EH Bilduk bere elkartasuna helarazi nahi die Andaluzia osoan beren eskubide sozial, laboral eta politikoen alde borrokan ari diren landa eremuko langile guztiei”.

@ehbilducongreso