Nahiz eta industria batzordean ordezkaririk ez izan, PSOE eta Podemosekin adostutako ERCren legez besteko proposamena babestu du EH Bilduk.

Ingurumen eta osasun arrazoiak argudiatuz hidrokarburoak erauzteko fracking-aren teknika gaitzetsi du diputatu subiranistak. “Moratoriatik harago, egin behar dena da erregai fosilei buruzko ikerketa oro baztertu. Edozein teknika erabiltzen dela ere”, esan du.

Zentzu horretan, eta etorkizunari begira, energia berriztagarrien erabilera, garapena eta ikerketa defendatu du Enbeitak. Horregatik, erregai fosil ez konbentzionalen esplorazio eta erauzketa “bertan behera” utz dezala eskatu dio PPren gobernuari.

Onintza Enbeitak gogoratu duenez, Iruñea eta Gasteizko Parlamentuek fracking-a debekatzen duten legeak onartu dituzte. “Fracking-aren arka egon ala ez, kontua da euskal herritarren gehiengoaren nahia errespetatu behar dela”, esan du.

@ehbilducongreso