Beitialarrangoitiaren arabera “agerikoa” da Espainiako gobernuak “ez duela espetxeetan bizi den egoera larria inork ikusterik nahi”.

Koalizio subiranistak idatzizko hainbat galdera egin dizkio gaur Rajoyren gobernuari Nafarroako Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordeak Iruñeako espetxera sartzeko baimen eskaerari ezetz esan eta gero.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak gogor kritikatu du Rajoyren gobernuaren jarrera eta esan du “agerikoa” dela “espetxeetan bizi den egoera larria estali nahi duela Espainiako gobernuak”. Ildo horretan, diputatu subiranistak salatu du “Espainiako espetxeetan giza eskubideen urraketa eguneroko kontua dela”.

Euskal koalizioak gogoratu duenez ez da lehen aldia Espainiako gobernuak horrelako eskaera bati ezetz esaten diona, aurretik ere autonomia erkidegoetako parlamentariei zein diputatu eta senatariei espetxeetan sartzeko baimena ukatu baitie PPren gobernuak. Are gehiago, “gezurretan aritzea” leporatu dio Espetxeetako Erakunde arteko eta Lurralde Koordinaziorako Azpizuzendari Nagusiari. Izan ere, joan den legealdian AMAIURreko hainbat diputaturi zenbait presori bisita egiteko baimena ukatu zien Espainiako gobernuak.

Horregatik guztiagatik, espetxeetan zerbait ezkutatzeko duen galdetu dio Marian Beitialarrangoitiak Rajoyren gobernuari.

@ehbilducongreso