Azken egunotan, bi komunikatu tamalgarri plazaratu ditu Rabateko gobernuak, Nazio Batuen idazkari nagusiak sahararrek Tindufen (Argelia) dituzten kanpalekuetara egindako bisitaren ostean.

Marokoko Gobernuak iragarri du Mendebaldeko Saharako erreferendumerako Nazio Batuen Misioko (MINURSO) atal sozialera bideratzen duen partida nabarmen murriztuko duela, hain justu, atal politikoari dagokiona; borondatezko finantzazioa ere moztuko duela esan du.

Era berean, Ban Ki-moon Nazio Batuen idazkari nagusiaren aurka egin du, eta Marokoko herriari eta gobernuari “iseka egitea” leporatu dio. Ban Ki-moonek bere haserrea agertu zuen Marokoko zazpi ministroren aurrean, erregimenak berak antolatutako kanpalekuetarako bisitetan.

Saharan Nazio Batuen Misioak bizi duen krisialdi larri honen aurrean eta Marokoko Gobernuak egindako adierazpen onartezinen ostean, Espainiako Gobernuak, Kanpo Harremanetarako ministroak eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluan daukan ordezkariak, Oyarzun jaunak, isiltasun konplizea mantentzen dute.

Hainbat hedabidetan jasotako informazioen arabera, Oyarzun jaunak ez zuen babestu Segurtasun Kontseiluan Ban Ki-moonek egindako babes eskaera, eta bat egin zuen, modu horretara, Frantziako eta Egiptoko gobernuen jarrerarekin.

Maroko interesekin bat egitearekin bakarrik uler daitekeen isiltasunari eusten dio Espainiako Gobernuak. Besteak beste, NBEko idazkari nagusiaren bidali bereziaren, Ross jaunaren, kaleratzea bilatzen du jarrera horrek.

Gertaeren larritasunaren aurrean, NBEko idazkari nagusiaren aurkako erasoen eta Misioari berari egindako erasoen aurrean, eta Espainiako Gobernuaren isiltasunaren aurrean, Kanpo Gaietarako ministroaren presazko agerraldia eskatu behar du EH Biduk, azal dezan zein izan den Segurtasun Batzordeko ordezkariak izan duen jarrera eta Marokon izan diren gertaera larrien aurrean Espainiako Gobernuak daukan jarrera azal dezan.

@ehbilducongreso