Beitialarrangoitiak dio “errefuxiatuen kanporatze masibo baten aurrean jartzen gaituela”.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak adierazi du EB-Turkia aurreakordioa “legez kanpokoa eta antidemokratikoa dela”. Eta gehitu du “errefuxiatuen kanporatze masibo baten aurrean jartzen gaituela”. Are gehiago, aurre akordio honek “Europako ultraeskuina elikatzen duela” salatu du.

 Bere esanetan, “bistan da hau ez dela errefuxiatuen dramari erantzuteko egin beharreko politika eta ez dela hau hartu beharreko norabidea”. Beitialarrangoitiaren ustez Europak “beste mota bateko politikak” egin behar ditu, “beste norabide bat” hartu behar du baina bi printzipiotan oinarrituz: “asilo eskubidean eta giza eskubideen defentsan”.

Bihar eta etzi Europako Kontseiluak egingo duen goi bilerari begira, aurreakordioa atzera bota dezala eskatu dio Beitialarrangoitiak Europako Batasunerako Estatu Idazkari espainiarrari.

@ehbilducongreso