Koalizio subiranistak PSOE kritikatu du “ontzat” ematen dituelako PPren murrizketen aurreko pentsioak.

Segurantza soziala eta pentsio sistema eta lan harremanen esparru propioak aldarrikatu ditu Beitialarrangoitiak.

Marian Beitialarrangoitia diputatuaren arabera “ez da nahikoa erosteko ahalmena berreskuratzeaz hitz egitea, hain zuzen ere, erosteko ahalmenik ematen ez duten pentsiorik izan ez dugunean”. Bere esanetan, “erosteko ahalmena izateko, pobrezia mugatik beheragoko pentsiorik ez izatea bermatu beharra dago”.



Euskal diputatuak gogoratu duenez, Europako Batasunaren irizpidearen arabera pobrezia muga inguruko langileen bataz besteko soldataren %60an kokatzen da. Eta nabarmendu du Euskal Herrian pentsio duinek ez luketela 1.080 € baino gutxiagokoak izan behar.

Koalizio subiranistak ez ditu onartu murrizketak defendatzeko orain arte erabili diren “aitzakiak”. Alegia, “pentsio sistema ez dela eramangarria edo eta sistema horren defizita handitzen ari dela etengabe”.

Beitialarrangoitiak segurantza soziala eta pentsio sistema eta lan harremanen esparru propioak aldarrikatu ditu.

EH Bilduk abestentziora joko du PSOEren legez besteko ekimenean.

Etxeko langileak

Onintza Enbeita diputatuak etxeko langileen egoera salatu eta horietako gehienek ez dutela lan arteko gutxieneko soldatarik jasotzen nabarmendu du. “Etxeko langile gehienak emakumezkoak dira eta esklabo gisa ari dira guk zikintzen duguna garbitzen”, esan du.

Horregatik, sektore honetan ere Nazioarteko Lan Erakundearen aholkuak aplikatzea eskatu du EH Bilduko diputatuak. Bere esanetan, “garbiketa eta zaintzak gizartea osoaren ardura dira”.

Koalizio subiranistak Podemosen legez besteko proposamenaren alde bozkatuko du.



@ehbilducongreso