Onintza Enbeita diputatuak salatu duenez, Iñaki Goioaga “mendeku politika bati erantzuten dion operazio baten biktima da”. Bere esanetan “politika horiek iraganekoak behar lukete izan”.

Horregatik, “presoen eskubideen alde diharduten kolektiboen aurkako jazarpen eta salbuespen politika guztietan atzerantz egin dezala” eskatu dio Enbeitak PPren gobernuari.

“Presoei laguntza juridikoa eman eta euren giza eskubideak defendatzeagatik inputaturik dago Iñaki”, esan du.

Gaur bozkatuko du Senatuko plenoak Goioagaren aurka Epaitegi Gorenak igorritako erregu eskaria.

@ehbilducongreso