PPren legez besteko proposamenaren helburua Catalunya bada ere, ekimen parlamentario horren edukiak bete betean eragiten dio Euskal Herriari eta beraz, euskal herritarrei.

“Demokraziaren funtsa herritarren gehiengoak erabakitzen duena dela” defendatuko du Beitialarrangoitiak.

Koalizio subiranistaren hitzartzearen bizkar hezurra euskal herritarrek etorkizunean erabaki dezaketenaren defentsa egitea izango da. “Estatuari herritarren erabakia errespetatzea baino ez dagokiola nabarmenduko dugu ere bai”, esan du Marian Beitialarrangoitiak. Euskal diputatuaren arabera, “ez dago hori baino printzipio demokratikoagorik, eta beraz, alderdi politiko guztiek abiapuntu eta helmuga bakartzat izan beharko lukete hori”.

Pedro Sanchezen inbestidura saiakeran egin zuen bezala, “legeek ezin dutela demokraziaren gainetik egon” esango du bihar EH Bilduko diputatuak. Eta “gogor” kritikatuko du espainiar alderdi politiko nagusien “lotura” hori, alegia, “Espainiaren batasuna”.

Koalizio subiranistak babes osoa eskainiko dio katalan herriari eta gaitzetsi egingo du bere aurka Espainiako estatua burutzen ari den erasoaldia. Marian Beitialarrangoitiak gogoratu duenez, “euskal herritarren gehiengoak sekula ez zuen Espainiako Konstituzioa babestu”. Horregatik, berretsi egin du “Konstituzioa herri borondatearen espetxea baino ez dela”.

@ehbilducongreso