Greziatik datozen asilo eskariak onartu eta errefuxiatuei Europako Batasunera sartzen utziko dieten bide berriak zehazteko eskatu diote Rajoyren gobernuari.

ERC, UP, Compromís, Nueva Canaria eta EH Bilduk pertsonen eskubideak bete eta EB-Turkiaren arteko aurreakordioak ezartzen dituen neurri murriztaileak bertan behera uzteko eskatuz Legez besteko proposamena aurkeztu zuten atzo Diputatuen Kongresuan.

Lau puntu dituen ekimenaren bidez irizpide murriztailerik gabe Grezian dauden pertsona ugari berkokatzeko eskaria luzatzen diote Rajoyren gobernuari. Era berean, familien bateratzea eta asilo eskatzaileek bisaduak lortu eta euren bidaia legearen barne egitreko aukera izan dezaten ere eskatzen dute bost indar politikoek.

Gainera eraginkorra izango den giza laguntza programa bati laguntza eman diexzaiola eskatzen diote PPren gobernuari Modu horretara, Greziak une honetan bizi duen egoera larria arinduko luke.

Azkenik, nazioarteko babesa behar duten pertsona horiek guztiek itsasoz Europaranzko bidaia arriskutsuak egin behar izan ez ditzaten eta bide seguru eta legezkoak egiteko aukera izan dezaten proposamena luzatzen dute.

Ekimena sinatu duten bost indar politikoek errefuxiatuen krisia kudeatzeko orduan EBk “erakutsi” duen “gizatasun eza kezgarria” dela uste dute.

@ehbilducongreso