Martxoaren 3ko biktimek pairatzen duten bazterketaz hainbat galdera egin dizkio koalizio subiranistak Espainiako gobernuari.

Onintza Enbeita diputatuak gogoratu duenez, Espainiako gobernuak martxoaren 3ko biktimak Memoria Legean onartu arren, ez zuen gauza bera egin terrorismoaren biktimen elkartasunerako 32/1999 legearekin.

Ildo horretan, diputatu subiranistak, besteak beste, aurretiaz gasezturiko eliza batetik erdi itota ihesi irtendako jendea tirokatzea enfrentamendu bezala ulertzen duen galdetu dio Rajoyren gobernuari. Gainera, Enbeitak jakin nahi du Memoria Legea nazioarteko legedira egokitzeko asmorik duen gobernuak.

@ehbilducongreso