Nekez ekarriko du akordio horrek bai austeritatearen eta bai murrizketen inguruan eraman den norabidean benetako aldaketa bat.

Espainairen batasunaren aldeko akordioa da PSOEk eta Ciudadanosek erdietsi dutena.

Marian Beitialarrangoitia diputatuak adierazi du “PSOE eta Ciudadanosen arteko akordioaren larritasuna ez dagoela hainbeste atzo iragarri zuten konstituzioaren bost puntu horien erreforma express horretan. Baizik eta sakonean dauden gai garrantzitsu eta Euskal Herriaren ikuspegitik, esanguratsuak diren beste batzuetan; espainaren batasunaren aldeko akordioan, alegia”.

Bere hitzetan, “galiziar, euskaldun eta katalanen erabakitze eskubidearen aurka egitera doaz PSOE eta Ciudadanos”. Beitialarrangoitiaren ustez, “horrek guztiak bistan erakusten du EH Bilduk zeukan beldur horren norabidean urratsak emateko akordioa dela. Alegia, iruzur berri bat egitera dozela”.

Diputatu subiranistaren arabera, arlo sozialean beste hainbeste esan daiteke. “Ciudadanos horrelako akordio batean egoteak, nahiz eta oraindik edukiak zehatz mehatz ezagutu ez, erakusten diguna da nekez egingo duela bi alderdi hauen arteko akordioak galdu diren eskubideak berreskuratzeko norabidean bide sakonik”.

Are gehiago, bere esanetan, “nekez ekarriko du akordio horrek bai austeritatearen eta bai murrizketen inguruan eraman den norabidean benetako aldaketa bat”.

“Ciudadanos bera egoteak adierazten digu ez dela benetan aldaketarik izango, makillaje hutsa izango dela beraz, milaka herritarren egunerokoan eragiten duten gai garrantzitsu horietan benetan ez dugula urratsik emango justizia sozialaren izenean, eskubideak errespetatzearen izenean eta jendea bere erabakien sujetu izatearen norabidean”, esan du Marian Beitialarrangoitiak.

@ehbilducongreso