Joan den otsailaren 4ean Eusko Legebiltzarrak onarturiko Ahalduntze Legeaz egin duen txostena eskatu dio koalizio subiranistak Espainiako gobernuari.

Era berean, Marian Beitialarrangoitia diputatuak gai berarekin lotutako idatzizko hainbat galdera aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan.

EH Bilduk jakin nahi du zein erabilera eman nahi dion gobernuak aipatu txostenari eta inkonstituzionalitate helegiterik aurkezteko asmorik duen ala ez. Euskal koalizioak datu zehatzak nahi ditu eta helegiterik aurkeztekotan, berau aurki edo legearen tramitazioa bukatzean egingo duen galdetu dio Rajoyren gobernuari.

Azkenik, euskal gizarteak bere egunerokotasunean eragiten dioten gaietan erabakitzeko ahalmena izan dezan tresnak izan beharko lituzkeen ala ez uste duen galdetu dio Beitialarrangoitiak Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso