Koalizio subiranistak 2011tik gaur arte kanporatu edo deportatu dituen pertsona migratzaile kopuruari eta horretara bideraturiko diru kopuruari buruzko galderak egin dizkio idatziz Espainiako gobernuari.

EH Bilduk jakin nahi duen beste datu bat da deportazio hegaldietan parte hartzen duten segurtasun enpresen kopurua.

Gainera, Marian Beitialarrangoitia diputatuak deportazioen banaketa eta deportazio markataritza hegaldietan parte hartu duten konpainia nagusien datuak eskatu ditu.

Euskal koalizioak CIE delakoetatik, komisaldegietatik eta espetxeetatik datozen pertsonen deportazioen datuez ere galdetu du.

Azkenik, azken urtean gobernu ordezkaritzek estatu osoko probintzia bakoitzean emandako kanporatze aginduen datuak eskatu ditu EH Bilduk.

Beititalarrangoitiak pertsona migratzaileen inguruko informazioaren “gardentasunik eza” salatu du eta Espainiako gobernuari eskatu atzerritartasun legea indargabetu dezala.

@ehbilducongreso