ETBri eskainitako elkarrizketan Marian Beitialarrangoitia diputatuak “1978koaren antzeko iruzur politiko baten aurrean egon gaitezkeela” ohartarazi du. Bere hitzetan, “Espainiako estatuko gobernabilitatearen inguruko mugimenduetatik ondoriozta dezakegunez, ez dirudi inolako aldaketarik egongo denik”. “Gure susmoak eta kezkak areagotzen ari dira”, esan du.

PSOE, PP eta Podemosen proposamenak aztertu ondoren, euskal diputatuak adierazi du “ez dirudiela euskal herritarren borondateari erantzuteko asmo handirik dagoenik”. Horregatik, eta aurretik datorkigun abagunea kontuan harturik, “gure herriaren interesak defendatze aldera euskal indar politikoek batera jarduteko garrantzia nabarmendu du Beitialarrangoitiak”.

Ildo horretan, diputatu subiranistak iragarri duenez, joan den legealdian Espainiako gobernuak Nafarroako 17 legeren aurka jarritako helegiteen aurrean defentsa bateratua egiteko ekimena aurkeztuko dute datozen egunetan alderdi politiko ezberdinek.

@ehbilducongreso