Diputatu subiranistak bere “kezka” agertu du PSOEk Podemosen proposamenari eman dion erantzunagatik. “Catalunyako erreferendumari ezetz esan dio eta, beraz, baita herrien erabakitze eskubideari ere”, esan du. Bere ustez, “politika berriez hitz egiten ari diren garaietan, erantzun zaharrak ematen ari dira, batez ere herrien erabakitze eskubideari dagokionean”.

Ildo horretan, Onintza Enbeitaren arabera, “PSOErik zaharkituenaren aurrean gaude”. Horregatik, “1978an bezala, oraingoan ere, beste iruzur politiko baten aurrean egon gaitezkeela” ohartarazi du.

Edozein kasutan, Podemosen proposamenari dagokionez, Enbeitak esan du “honetan ere ez dirudiela Euskal Herriarentzat alternatiba argirik eskaintzen dutenik”.

Diputatu subiranistak esan duenez “Euskal Herrian aldaketa marko demokratiko batean oinarritzeko bermea EH Bildu da”.

@ehbilducongreso