Marian Beitialarrangoitia diputatuak Jose Manuel Soria, funtziotan den Espainiako industria ministroaren urgentziazko agerraldia eskatu du industria batzordean gaur bertan Europako altzairuaren sektorea Bruselan egiten ari den bilerara joateari uko egin izanari buruzko argibideak eman ditzan.

Beitialarrangoitiak adierazi duenez, industria ministroa ez balitz bilera horretara joango, “Espainiako gobernuari euskal industria sarea bost axola zaionaren beste adibide baten aurrean geundeke”.

Diputatu subiranistak “gogor” kritikatu du Jose Manuel Soriaren “utzikeria” eta “arduragabekeria”, bere ustez, “ez duelako deus egin euskal siderurgia sektorearen defentsan”.

Beitialarrangoitiak salatu duenez, “Bruselan euskal industria sarearen etorkizuna eztabaidatzen ari diren bitartean industria ministroa oporretan dago”. Ildo horretan, euskal diputatuak esan du “Euskal Herriak ahots propioa behar duela Bruselan” eta horregatik, burujabetza osoa aldarrikatu du “modu horretan soilik izango ditugulako gure ekonomia diseinatu eta kudeatzeko tresnak”.

@ehbilducongreso