Burdingintza sektorearen defentsan Espainiako gobernuaren inplikaziorik eza salatu eta euskal industria sarearen etorkizuna bermatzeko burujabetzarako tresnen beharra aldarrikatu du koalizio subiranistak.

Ildo horretan, idatzizko hainbat galdera egin dizkio gaur EH Bilduk Espainiako gobernuari. Besteak beste, argindarraren prezio altuak euskal industriari egiten dion kaltea arintze aldera neurririk hartuko duen edo eta dumping-ari aurre egiteko Europako erakundeetan presiorik egingo duen galdetu du euskal koalizioak.

Beste alde batetik, Europako hainbat estatuk Europako Batzordeari bidalitako eskutitz bateratuan Rajoyren gobernuak ez parte hartu izanaren zergatia jakin nahi du ere bai EH Bilduk.

@ehbilducongreso