Marian Beitialarrangoitiak adierazi duenez, EH Bildu “irekia dago” elkarrizketara. “Prest gaude aldaketa posible baterako gobernu bat mahai gainean jartzen bada eduki horiek aztertzeko”, esan du.

Ildo horretan, “gaur gaurkoz adierazpenak baino ez ditugula” esan du diputatu subiranistak eta edukiak eskatu dizkio Pedro Sanchez eta Alderdi Sozialistari. Bere esanetan, “hori delako modua jakiteko aldaketarako gobernuaz ari garen edo berdin jarraitzeko gobernu batetaz ari garen”.

Beitialarrangoitiak argi utzi du hiru gairi buruz hitz egin nahi duela EH Bilduk. “Erabakitze eskubidea, bake eta normalizazioa eta eskubide sozialak dira lehentasuna duten hiru esparruak”, esan du.

@ehbilducongreso