Gobernu berria eratu arte, zentral nuklearra berriz ere irekitzeko ebaluazio prozesua bertan behera utzi dezala eskatuz eskutitza sinatu dute Kongresuko hainbat talde parlamentariok eta Greenpeace erakunde ekologistak.

Edozein kasutan, Onintza Enbeita diputatuak argi utzi nahi izan du koalizio subiranistaren aldarrikapena moratoria eskaeratik harago doala.

“Euskal Herriko eta Arabako gehiengo sozial eta politikoak ez du zentral nuklearra berriz ere irekitzeko aukera aurrikusten, horregatik behin betiko itxieraren inguruan akordioak erdiestea gustatuko litzaiguke”, esan du.

Ildo horretan, EH Bilduko diputatuak iragarri duenez, bihar bertan, Segurtasunerako Kontseilu Nuklearrak bilera egingo duen egun berean, Garoñako zentrala behin betiko ixteko eskatuz ekimen parlamentarioa aurkeztuko du koalizio subiranistak.

@ehbilducongreso