Euskal Telebistari eskainitako elkarrizketa batean, Onintza Enbeita diputatuak esan du “badela garaia siglen gainetik Madrilera herri gisa joateko ordezkari politikoak”.

Ildo horretan, diputatu subiranistak “euskal indar eta parlamentarien artean Madrilen elkarrekin jarduteko markoa” eratzea proposatu du.



Espainiako presidente kargurako izan diren azken mugimenduei dagokionez, EH Bilduko diputatuak “izanik gabeko izenak” daudela kritikatu du. “Izenetatik harago ez dago edukirik duen proposamenik”, esan du.

Balizko inbestidura batean EH Bilduren bozka erabakiorra balitz zer egingo lukeen galdetuta, Enbeitak aiderazi du herri asanbladek erabakiko dutela ildoa nahiz eta argi utzi duen “alderdi ororekin hitz egiteko prest” daudela.

@ehbilducongreso