Diputatu subiranistak aurreratu duenez, “burujabetzan urratsak ematea, Euskal Herrian bizi izan dugun auzi politikoaren ondorioei konponbidea ematea eta azken lau urteetan eskubide sozialetan eta ongizatean izan diren atzera pausuak eragindako egoera iraultzea” dira EH Bilduk Madrilen egingo duen jardunaren ardatz nagusiak.

Ildo horretan, Beitialarrangoitiak nabarmendu du hiru ardatz horiek EH Bilduren izaeraren “muina” ere badirela.

Euskal diputatuak Espainiako estatuak bizi duen krisi ekonomiko eta sozialaz hitz egin du ere bai. Bere esanetan “EH Bilduk defendatzen duen ereduaren helburua murrizketek eragindako egoera iraultzea da”.

Beitialarrangoitiak adierazi duenez, EH Bilduren lana azken lau urte hauetan Amaiurrek egindakoaren jarraipena izango da.
Onintza Enbeitak eta Marian Beitialarrangoitiak gaur goizean jaso dituzte diputatu aktak.

@ehbilducongreso