Amaiurrek arbuiatu egin du Ivan Cepeda, Polo Democratico Alternativoko senatariaren aurka Kolonbiako fiskaltza nagusiak hasi duen prozesu judiziala.

Amaiurren ustez, Ivan Cepedak egin duena eta egiten duena egin dezala eskatu zioten euren botoaren bidez milaka pertsonek eta hori da hain zuzen Kolonbiako fiskaltzak zigortu nahi duena; paramilitarismoa eta paramilitarismoarekin lotura duten sektore politikoak publikoki salatzea. Are gehiago, justizia eta erreparazioa nahi eta behar duten biktimei laguntza ematea ere zigortu nahi du Kolonbiako fiskaltzak.

Euskal koalizioaren ustez, Cepeda auzitara eramatea bake prozesuaren aurkako erasoa da.

Ildo horretan, arduraz jokatzeko eta beraz, Cepedaren aurkako salaketak artxibatzeko deia egiten diogu Kolonbiako fiskaltza nagusiak.

@ehbilducongreso