Iker Urbina diputatuak Jose Manuel Soria Industria eta Energia ministroaren urgentziazko agerraldia eskatu du Garoñako zentral nuklearra biltegi bihurtzeko egitasmoaz azalpenak eman ditzan.

Urbinak Espainiako gobernuaren ingurumen eta politika energetikoa salatu du “energia garbi eta berriztagarriak sustatu beharrean energia kutsagarrien aldeko apustua egin duelako”.

Bere ustez, horren “adibide garbia” da autokontsumo elektrikoa zigortzeko Espainiako gobernuaren azken erabakia.

“Garoñaren berehalako eta erabateko itxiera eskatzen dugu. Ez dugu hondakin nuklearrez beteriko kamioirik nahi gure errepideetan”, esan du.

@ehbilducongreso