Amaiurreko diputatuak, Boliviako Tequipaya (Cochabamba) hiritik esan duenez, “eredu kapitalistak eragindako triskantzarik hadienak herrialde pobreetan nabari dira batez ere eta eragin horiek pobrezia eta heriotzaren forma hartzen dute”.

Klima Aldaketari eta Bizitzaren Defendatzari buruzko Nazioarteko Konferentziak bere lehen bi egunetan emandakoarekin gustora agertu da Maite Aristegi. “Mundu osotik etorritako ehunka persona gaude hemen klima aldaketari nola aurre egin aztertzen eta orain arteko eztabaidetan argudio benetan interesgarriak entzun dira”, esan du.

Aristegi bat etorri da Evo Morales, Boliviako presidenteak esandakoarekin, eta gogor gaitzetsi ditu klima aldaketak eragin handiak dituen herrialde pobretera bideraturiko diru laguntzen politika. “Ezin dugu partxerik onartu; NATOk heriotzera 900.000 milioi dollar bideratzen dituen bitartean nola eutsiko diogu bizitzari 100.000 milioi dollarrekin?”, galdetu dio bere buruari. Ildo horretan, Munduko Diru Funtsa gogor kritikatu du Aristegik. “Errentagarritasunari begiratzen dio, bere politikek ingurumenean eta munduko ekonomian sortzen dituen kalteei erreparatu gabe”, salatu du Amaiurreko diputatuak.

Bere esanetan, “Amalurra hondamenditik atera nahi badugu bestelako eredu ekonomiko bat jarri beharko dugu martxan, eta besteak beste, horretarako gaude Bolivian; etorkizunari begira zer eta nola egin dezakegun aztertzen”.

@ehbilducongreso