Amaiurreko diputatua Bolivian dago atzoz geroztik Aldaketa Klimatikoari eta Bizitzaren Defentsari buruzko Herrien Mundu mailako Konferentzian parte hartzen.

“Abenduan aldaketa klimatikoari buruz Parisen egingo den nazioarteko konferentziari begira Herrien jarrera bateratu bat adostu nahi dugu Bolivian”, esan du Aristegik.

Boliviako Tiquipaya (Cochabamba) hirian batu diren gizarte muguimenduek, zientzilariek, unibertsitate irakasleek eta agintariek “kapitalismoaren mehatxuez” ohartarazi dute.

“Transnazionalek eta kapitalismoaren interesek lurra, elikagaiak, ura eta basoak arrisku bizian jartzen dituztela” dio nazioarteko jardunaldi hauei hasiera eman dien dokumentuak. Halaber, Boliviako konferentziak “mundu osoko lur eta lurraldeak bereganatzeko gerrak piztu eta geopolitikak garatzea” leporatzen die inperioei.

Konferentziaren helburuetako bat, dio diputatu subiranistak, “kapitalismoaren alternatibak eskaintzea eta Amalurraren Eskubideen Karta sustatzea da”. “Euskal Herrian balore horiek sustatu behar ditugu”, esan du Aristegik.

@ehbilducongreso