Hassanna Aaliaren atxiloketari buruzko hainbat galdera egin dizkio koalizio subiranistak Espainiako gobernuari.

Jon Iñarritu diputatuak “oso larritzat” jo du Hassanna Aaliaren atxiloketa eta “ulergaitza” ere badela esan du kontuan harturik bere asilo eskaera dela eta prozedura judizial batean murgildurik dagoela. Ildo horretan, errefuxiatuak jazartzeari utz diezaiola exijitu dio Iñarrituk Mariano Rajoyren gobernuari. Euskal diputatuak gogor kritikatu du Sahararekiko PPren politika besteak beste “Marokoren interesei baino ez dielako erantzuten”.

Diputatu subiranistak idatzizko hainbat galdera egin ditu gaur. Besteak beste Aalia Marokora kanporatuz gero bere bizia arrisku larrian egongo litzatekeela badakien galdetu dio Iñarrituk Espainiako gobernuari.

@ehbilducongreso