Koalizio subiranistak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren eta Angel Yuste Espetxe Zuzendaritzako idazkari nagusiaren urgentziazko agerraldia eskatu du, euskal presoen eta, bereziki, Arnaldo Otegi Sortuko buruzagiaren elkarrizketa pribatuak legez kontra filtratzen jarraitzearen arrazoiak zein diren azal dezaten.

Halaber, Jon Iñarritu diputatuak horri buruzko galdera sorta bat erregistratu du. Iñarrituk gobernuari gogorarazi dio komunikabide garrantzitsu batzuek askotan filtratu dituztela euskal presoen ustezko elkarrizketa pribatuak.

Euskal diputatuak gobernuari galdetu dio ea gertatutakoa ikertzeko asmorik duen, filtrazioen erantzuleak aurkitzeko. Gainera, Iñarrituk jakin nahi du ea filtrazioak diruaren truke edo arrazoi politikoengatik egiten diren.

@ehbilducongreso