Koalizio subiranistak presoen zigorrekin lotutako Europako araudia ez betetzearen arrazoiez galdetu dio gaur Espainiako gobernuari. Zehazki, beste estatuetan beteriko zigorrak kontuan hartu beharra zehazten duen 2008/675/JAI Erabaki Markoaz galdetu dio Amaiurrek Rajoyren gobenruari.

Besteak beste, Jon Iñarrituk eta Iker Urbinak jakin nahi dute zergatik ez zion Espainiako gobernuak Europako Batzordeari honek eskaturiko informazioa igorri maiatzaren 15a baino lehen.

Ildo horretan, Amaurrek jakin nahi du Espainiako gobernuak nahiago duen Europako araudia bete baino Europako Batzordearen zigorra jaso. Esan beharra dago, Europako Erabaki Markoa betez gero, preso ugarik kalean beharko luketela.

@ehbilducongreso