Ohar honen bidez, Amaiur koalizioak bere elkartasuna adierazi nahi die SAT Andaluziako Langileen Sindikatuko kidea den Andres Bodalori eta ustezko eraso delitu batengatik bidegabeki kondenatuak izan diren beste pertsona guztiei.

Sabino Cuadra diputatuak salatu duenez, “hain zuzen ere beraiek pairatu zituzten erasoak ultraeskuindar talde baten aldetik”. Izan ere, Bodaloren eta “Arrojado a los leones” liburuaren aurkezpenera joan ziren gainerako lagunen erreakzioak eragotzi zuen ultraeskuindarrek Sabino Cuadra diputatuari eraso egitea.

“Ezarri dieten zigorrak oso argi erakusten du, berriro ere, justiziak nola funtzionatzen duen Espainiako Estatuan”, adierazi du Sabino Cuadrak.

Gertaera horiek 2014ko apirilaren 23an jazo ziren, ultraeskuindar talde bat Sabino Cuadraren “Arrojado a los leones” liburua aurkezteko ekitaldiari eraso egiten saiatu zenean.

@ehbilducongreso