Roberto Desogus, eskualde hartako giza eskubideen ikuskaritzaz arduratzen den Nazio Batuen goi ordezkariarekin batzartu zen atzo Rafa Larreina diputatua.

Kolonbiako Barranquilla hirian batzartu ziren atzo Rafa Larreina eta Nazio Batuen goi ordezkaria. Besteak beste, bulego hori duela hamazortzi urtetik Kolonbian egiten ari den lona aztertu zuten. Biktimen erreparazioa, lurren itzultzea eta mehatxatuak izan diren giza eskubideen defentsan aritutako pertsonen babesa dira Nazio Batuen bulegoaren eginkizun nagusiak.

Bileraren aurretik, ordea, Jorge Adolfo Freytter Romero, estatu aparatuekin lotura zuten paramilitarrek hil zuten irakasle eta sindikalistaren omenezko mahai inguruan parte hartu zuen Larreinak.

Larreinaren arabera, “omenaldi hori Kolonbian ireki den garai berriaren isal den ekitaldi itxaropentsua da”. Diputatu subiranistak salatu zuenez, “Kolonbian estatu aparatuekin lotura zuten paramilitarren biktimei omenaldiak egiten zaizkien bitartean, Espainian estatu aparatuen biktimei erreparaziorako eskubidea, justizia eta egia ukatzen zaie”.

@ehbilducongreso