Amaiurreko diputatua Jerri Garabito, Kolonbiako Giza Eskubideen Urraketen Datuen Bankua kudeatzen duen Ikerkuntza eta Herri Hezkuntzarako Zentroko zuzendariarekin batu zen atzo.

Larreinaren arabera, “oso bilera emankorra” izan zen besteak beste, Kolonbian izan diren giza eskubideen urraketen ikuspegi “oso zabala” jaso zuelako. “Nabarmendu behar da gatazka armatuaren ondorioz izan diren 200.000 tik gorako hilketetatik %19 baino ez direla soldadu edo gerrillariak, gainontzeko guztiak, zibilak dira”, esan du.

Diputatu subiranistaren esanetan, “egia, justizia eta erreparazioari erantzunak emateko orduan Kolonbiako eragile sozial eta politiko gehienek uste dute erreparazio horrek eraldatzaileak izan behar duela eta giza eskubideen urraketek eragindako injustizia guztiak gainditu behar dituela”.

Gaur, duela hamalau urte paramilitarrek hil zuten Jorge Adolfo Freytter Romero unibertsitate irakaslearen omenezko konferentzian eta liburu aurkezpenean hartuko du parte Rafa Larreina diputatuak.

@ehbilducongreso