Amaiurreko diputatuak Kolonbiara bidaia hasi du gaur bake prozesuak eman dituen urratsak ezagutzera. Giza eskubideen egoera eta horiek bermatzeko egiten ari diren ekimenak aztertuko ditu ere bai Larreinak. Besteak beste, Jorge Adolfo Freytter Romero unibertsitate irakasle eta abokatu zenaren omenezko hamalaugarren urteurren ekitaldietan parte hartuko du euskal diputatuak.

Esan beharra dago Barranquillako Atlantikoko Unibertsitateko irakasle zenaren semea Euskal Herrian dagoela exiliaturik. Hark ere bideokonferentziaz hartuko du parte astearteko ekitaldian.

Diputatu subiranistak Kolonbiako eragile politiko ugarirekin batzeko asmoa dauka. Kolonbiako Fiskaltza Nagusia, eskualde hartarako Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Arduradun Nagusia eta Bake Prozesurako Senatuko batzordea izango dira, besteak beste, Larreinak bisitatuko dituen erakundeak.

@ehbilducongreso