Jon Iñarritu diputatuak gogor salatu du Melillan eta Marokoko Nador hirian blokaturik dauden siriar jatorriko errefuxiatuekiko Espainiako gobernuak duen jarrera.

“Alderdi Popularraren gobernuak errefuxiatuekin trafikatzen dituzten mafiak elikatu eta aberasten ditu”, esan du. Euskal diputatuaren arabera Melilla eta Marokoren muga pasabidea ixteak “ondorio larriak” ditu, batik bat, mafiengana jo behar izaten dutelako errefuxiatuek Espainiaren mendean dagoen hirira sartzeko. Bere hitzetan, “gurasoengandik banandurik dauden haur askok euren kabuz igaro behar dute muga”.

Diputatu subiranistak susmoa du “Madrilek hala eskatuta ixten duela Marokok muga pasabidea”. “Errefuxiatu kupoak daude”, esan du. Ildo horretan, “gerratik ihesi datozen pertsona horien merkantilizazioa” salatu du du Iñarrituk.

Elkarrizketa Radio Euskadin

Haurrak muga pasabidean

Amaiurreko diputatuak salatu duenez Siriatik datozen haurrak oso ahul iristen dira eta oso erraza da mafien esku erortzea. “Gurasoengandik banandurik daude, horietako batzuk Melillako Etorkinen Behin behineko Zentroan daudelako eta besteak Nadorren”, esan du. Iñarrituk salatu duenez, “badira muga pasabidera euren kabuz iristen diren hiru urteko haurrak, edo eta mafiekin iristen direnak, horrek dakarren arrisku guztiarekin”.

“Eskandalagarria da gertatzen ari dena. Espainiako gobernuak eta Europako Batasunak pertsona horien guztien asilo eskubidea bermatu behar dute”, adierazi du Jon Iñarrituk.

Amaiurreko diputatua Marokoko Nador hirira hurbildu zen atzo errefuxiatuekin lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin batzartzera. “Ehunka eta ehunka errefuxiatu siriar daude bertan eta erakunde horiek gainezka egin dute”, salatu du. Gaur, Melillan dagoen Etorkinen Behin behineko Zentrora joango da Jon Iñarritu.

Jon Iñarritu diputatuak gogor salatu du Melillan eta Marokoko Nador hirian blokaturik dauden siriar jatorriko errefuxiatuekiko Espainiako gobernuak duen jarrera.

 

Alderdi Popularraren gobernuak errefuxiatuekin trafikatzen dituzten mafiak elikatu eta aberasten ditu”, esan du. Euskal diputatuaren arabera Melilla eta Marokoren muga pasabidea ixteak “ondorio larriak” ditu, batik bat, mafiengana jo behar izaten dutelako errefuxiatuek Espainiaren mendean dagoen hirira sartzeko. Bere hitzetan, “gurasoengandik banandurik dauden haur askok euren kabuz igaro behar dute muga”.

 

Diputatu subiranistak susmoa du “Madrilek hala eskatuta ixten duela Marokok muga pasabidea”. “Errefuxiatu kupoak daude”, esan du. Ildo horretan, “gerratik ihesi datozen pertsona horien merkantilizazioa” salatu du du Iñarrituk.

 

Haurrak muga pasabidean

 

Amaiurreko diputatuak salatu duenez Siriatik datozen haurrak oso ahul iristen dira eta oso erraza da mafien esku erortzea. “Gurasoengandik banandurik daude, horietako batzuk Melillako Etorkinen Behin behineko Zentroan daudelako eta besteak Nadorren”, esan du. Iñarrituk salatu duenez, “badira muga pasabidera euren kabuz iristen diren hiru urteko haurrak, edo eta mafiekin iristen direnak, horrek dakarren arrisku guztiarekin”.

 

Eskandalagarria da gertatzen ari dena. Espainiako gobernuak eta Europako Batasunak pertsona horien guztien asilo eskubidea bermatu behar dute”, adierazi du Jon Iñarrituk.

 

Amaiurreko diputatua Marokoko Nador hirira hurbildu zen atzo errefuxiatuekin lanean ari diren Gobernuz Kanpoko Erakundeekin batzartzera. “Ehunka eta ehunka errefuxiatu siriar daude bertan eta erakunde horiek gainezka egin dute”, salatu du. Gaur, Melillan dagoen Etorkinen Behin behineko Zentrora joango da Jon Iñarritu.

@ehbilducongreso