Jon Iñarritu diputatua Melillako hainbat Gobernuz Kanpoko Erakunderekin bildu zen atzo siriar errefuxiatuek bizi duten egoera larria aztertzeko.

Save the Children, Prodein eta Melillako Giza Eskubideen Aldeko Elkarteko ordezkariek euren kezka azaldu zioten diputatu subiranistari. “Melilla eta Nadorren -Maroko- milatik gora siriar jatorriko familia daude bloketaurik, ez aurrera ez atzera”, esan zuen Iñarrituk.

Horrezaz gain, euskal diputatua Beni-Enzarreko muga pasabidera hurbildu zen errefuxiatuen iritsiera beren beregi ikustera. Iñarrituk salatu duenez, askotan ixten dute muga pasabidea eta horrek errefuxiatu askori asilo eskaera egitea galarazten die eta okerragoa dena, familia ugari banandu egiten ditu”. Izan ere, gehitu zuen Amaiurreko diputatuak, “familiak tantaz tanta iristen dira, lehenik emakumeak, ondoren haurrak eta azkenik gizonezkoak”.

Jon Iñarritu Marokoko Nador hirira joango da gaur bertan dauden siriar errefuxiatuen egoera ezagutzera.

@ehbilducongreso