Diputatu subiranistak esan du “ez dela inolaz ere damutzen Espainiako konstituzioaren orrialde batzuk apurtzeaz”.

Gainera, adierazpen askatasuna aldarrikatu du Sabino Cuadrak. Ildo horretan, gogor gaitzetsi ditu bera zigortzeko talde parlamentario batzuk egindako eskaerak. “Nire aurkako neurririk hartuko balute barregarri geratuko lirateke ikuspuntu juridiko zein politikotik”, esan du.



Diputatu nafarrak gogoratu duenez, “Euskal Herriak ez zuen Espainiako konstituzioa onartu eta hala ere, inposatu egin digute”.

Cuadrak argitu duenez, subirautza bakarra espainiar herriari dagokiola dioen 1 artikulua, aberria banaezina dela dioen 2 artikulua eta hori guztia bermatzeko armadari boterea ematen dion 8 artikulua jasotzen dituzten orrialdeak apurtu zituen atzoko osoko bilkuran.

“Modu grafikoan adierazi nahi izan dut Espainiako konstituzioak ez duela Euskal Herriaren eta beste herrien autodeterminazio eskubidea onartzen”, esan du.

@ehbilducongreso