Amaiurreko diputatuak esan du “erabakitze eskubidea ez dagokiela estatuei, herriei baizik”. Eta gehitu du “ezin duela izan eta ez dela kontsezio bat, onarpen bat baizik”.



“Erabakitze eskubidea ez da Madrilen jaio, Katalunian eta Euskal Herrian baizik”, esan du Sabino Cuadrak.

Bere ustez, “Alderdi Popularraren beste iruzur baten aurrean gaude. Jakinik kongresuan duen erabateko gehiengorik ez duela kalean, kongresua darabil iruzurra gauzatzeko”. Ildo horretan, Cuadrak adierazi du Alderdi Popularrarentzat “Konstituzio Epaitegia eta gainontzeko lege guztiak bere interesen arabera luzatu edo laburtu daitezkeen txikleak direla”.

Diputatu nafarraren arabera “PPren gobernutik harago doan arazo baten aurrean gaude”, eta gehitu du” arazoak ordena konstituzionalari eragiten diola benetako arazoa konstituzioa beraren sakralizazioa delako”.

Diputatu subiranistak Espainiako konstituzioaren ale bat apurtuz bukatu du bere hitzartzea. Ekintza horrek zeharo haserre arazi ditu PPko diputatuek. Horietako batzuek gainera, Sabino Cuadra iraindu dute.



@ehbilducongreso