Amaiurreko diputatuak gogor gaitzetsi ditu Javier Marotok errefuxiatuen krisi humanitarioaz egin dituen adierazpenak.

“Europako ultraeskuinaren pareko diskurtso arrazista erabiltzea” leporatu dio Iker Urbinak Alderdi Popularrari. Bere ustez, “ez dago aparteko ezberdintasunik Viktor Orban, Hungariako lehen ministroaren eta Alderdi Popularreko buruzagien jarreren artean”.

“Errefuxiatuak yihadismoarekin lotzea oso larria da”, esan du. Era berean, Euskal Herrira iristen diren errefuxiatuei babesa ematera deitu die Urbinak herritarrei.

Bere esanetan, “errefuxiatuak jasotzea ez da borondate oneko jarrera bat, beharrezkoa den jarrera etikoa baizik”.

@ehbilducongreso