Xabier Mikel Errekondo diputatuak “arduragabetzat” jo du CSN Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentral nuklearretako akatsen jakinarazpena mugatzeko egin duen proposamena. “CSNren eta Espainiako Gobernuaren arduragabekeria oso larria da”, adierazi du.

Gaur egun 1 mailakotzat jotzen diren gertakarietako asko 0 mailara pasatu nahi ditu Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluko zuzendaritzak. Errekondoren ustez, “erakunde horrek herritarrei dien begirunerik ezaren beste adibide bat da”.

Errekondoren iritziz, CSNk eta Espainiako Gobernuak “informazioa ezkutatu nahi diete herritarrei, azalpenik eman behar ez izateko”. Horrekin batera, “lagunkoia” iritzi dio Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentral atomikoen jabeak diren enpresekin duen jarrera.

“Zer ezkutatu nahi dute? Zergatik?”, galdetu du bozeramaile subiranistak.

CSNren proposamena onartuko balitz, gaur egun herritarrei jakinarazten zaizkien gertakarietako asko iritzi publikoari ezkutatuko litzaizkioke, CSN eta zentral atomikoak ez liratekeelako komunikatu ofizialik idaztera behartuta egongo.

@ehbilducongreso