Amaiurreko diputatuak “Euskal Herrira, Espainiako estatura edo Europako Batasunera iristen diren migratzaileei osasun zerbitzu integrala eman behar zaiela” defendatu du.

Bere esanetan “onartezina da jatorri, arraza, sinismen edo egoera legalagatik pertsonen arteko ezberdinketa egitea”.

Errekondoren arabera, “migrazio-lekualdatzeekin bizi ari garena krisi humanitarioa da eta inolaz ere ezin zaio horri alanbradekin, jazarpen militarrarekin, merkataritza kuotekin edo eta osasun zerbitzuetako murrizketekin erantzun”.

Ildo horretan, bozemaile subiranistak erabat gaitzetsi du migratzaileei osasun zerbitzu integrala emateko gutxienez sei hilabeteko erroldatzea eskatuko dien Alderdi Popularraren proposamena.

@ehbilducongreso