Amaiurreko senatariaren arabera “elkarrizketa eta akordioa baino Alderdi Popularrak nahiago du trenen arteko talka”. Alberto Unamunzagak katalan herriaren erabakitze eskubidea eta borondatea errespetatzera deitu du ere bai Espainiako gobernua.

Senatari subiranistak adierazi duenez, “aurreranzko ihesaldia da Espainiako gobernua egiten ari dena” eta gehitu du “espainiar estatuaren benetako aurpegia ikusi dugula gaur berriz ere, alegia, herrien eskubideekiko errespetuaren aurrean ukazioa eta inposizioa”.

 “Ekimen parlamentario hau Alderdi Popularraren izaera demokratikorik ezaren isla da”, esan du Unamunzagak.

Senatuko pasilloetan egin ditu adierazpenok Amaiurreko ordezkariak.

@ehbilducongreso