Amaiurrek osoko zuzenketa aurkeztu die Partidu Popularraren 2016ko aurrekontuei

Amaiurrek osoko zuzenketa erregistratu du gaur kongresuan Partidu Popularrak 2016rako aurkeztutako aurrekontuen aurrean. Rafa Larreina Amaiurko bozeramaleak proiektu honek herritarren benetako beharrei ez diela erantzuten esan du, bai ordea botere ekonomikoei, eta era horretan “Euskal Herrian eredu ekonomiko eta sozial berri bat martxan jartzea oztopatzen du”. “Horregatik, gaur inoiz baino garbiago dugu Euskal Herriak esparru subirano bat behar duela materia ekonomiko, finantziario, fiskal, sozial eta laboralean”, azpimarratu du Rafa Larreinak.

Amaiurko diputatuak Aurrekontu Proiektuak “berriro erreforma estruktural eta murrizketa sozialak bultzatzen” dituela baieztatu du, “baita Euskal Herrian ere”. Zentzu horretan Larreinak argi utzi nahi izan du “euskal gizarteak gehiago ordainduko” diola Estatuari “bere zor publikoa jaisteko, eta honek Euskal Herrian eredu sozial eta ekonomiko berria martxan jartzea oztopatuko” duela.

Larreinak gaineratu du Partidu Popularrak aurkeztutako proiektua aurreko urteetako jarraipena baino ez dela, “eta inondik inora ez die heltzen herritarren benetako arazoei: langabezia, desberdintasun sozial gero eta handiagoa, iruzur fiskala, ekonomia errealetik urrundu eta ekonomia espekulatiboa bultzatu...”. Aurrekontu horien mamian “ krisira eraman gintuzten eta bertatik atera ez gaituzten, bereziki premi a gehien dutenei, politikak daude”, esan du Rafa Larreinak.

Arrazoi guzti horiengatik, aurrekontuak itzuli ditzan eskatzen dio Partidu Popularrari. “Are gehiago aurrekontu hauek etorkizunean egongo den gobernuaren lana baldintzatuko dutela kontutan hartuta, eta egun, Popularrek, azken hauteskundea eta CISek egindako estudioek argi erakusten duten bezala, ez dutelako zilegitasunik bere gehiengo absolutua irreala erabiltzeko”, nabarmendu du.

@ehbilducongreso