Iker Urbina diputatuak “elektoralistatzat” jo du Mariano Rajoyk bere legealdiaz egin duen balantzea. Gainera, diputatu arabarrak uste du Espainiako gobernuburuaren irakurketa “erralitatetik at dagoela”.

“Herritar gehienen errealitatetik at dago Rajoy”, esan du. Bere ustez, errealitate horren “ezaugarriak” dira “langabezia, lan prekarietatea eta osasun eta hezkuntzaren pribarizazioa”. Urbinak adierazi du “euskal gizartearen eta Rajoyren errealitateak ere ezberdinak direla”. Bere hitzetan, “Rajoyk ez bezala, euskal gizarteak gatazkaren konponbidea desiratzen du”.

Ildo horretan, estatuaren barruan dauden nazioen errealitatea ukatzea lepratu dio Amaiurreko diputatuak Rajoyri. “Nazio horiek guztiek euren etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubide osoa dute eta Rajoy eta Espainiako Gobernua ez dira nor eskubide horiek ukatzeko”, esan du.

Urbinaren arabera, “Alderdi Popularraren politikek defizit eta gabezia demokratiko horiek guztiak handitu dituzte”. Horregatik, “indarrak batuz, guztion elkarlanez egoera iraultzeko beharra” nabarmendu du. “EHBildu horretan ari da”, esan du.

Rafa Larreina diputatuak ere Rajoyren adierazpenak izan ditu hizpide. “Populismo arduragabean erori da Rajoy. Gizarte segurantzaren funtsaren erreserba gutxitzen doan bitartean Rajoyk zergak jaisten ditu”, esan du Larrreinak.

@ehbilducongreso