Komunikabide batzuk Tuterako prostituzio etxe baten eta Guardia Zibilaren bertako koartelaren arteko harremanaz zabaldu duten informazioaz galdetu dio Sabino Cuadrak barne ministerioari.

Besteak beste, Erriberako prostituzio etxe batek Guardia Zibilaren zaindariaren eguneko ospakizunak ordaindu zituen ala ez jakin nahi du Sabino Cuadrak.

Horrela balitz, euskal diputatuak jazoera hori zenbatetan gertatu den jakin nahi du eta baita ere zenbateko dirutza ordaindu duen guztira prostituzio etxe horrek.

Gainera, bestelako ospakizunik izan den eta izatekotan zer nolako ospakizunak izan diren galdetu du Cuadrak.

Azkenik, Espainiako poliziak eta Ogasun Ministerioak indargabeturiko prostituzio etxeez osaturiko sareekin Erriberakoak harremanik ote duen jakin nahi du diputatu subiranistak.

Sabino Cuadraren ustez, komunikabideek zabaldutako informazioa egia balitz Kode Penalaren 149. artikuluak jasotzen duen sobornatze edo funtzionario-eroskeria delitu baten aurrean geundeke.

@ehbilducongreso