Sabino Cuadra diputatuak Bardeetako tiro eremuan atzo izandako jazoera larriari buruzko informazio zabala eta zehatza eskatu dio gaur defentsa ministerioari. Era berean, Foru Poliziari dagokion lana askatasun osoz egiten utz diezaiola exijitu dio Espainiako gobernuari.

Diputatu subiranistak Bardeetako tiro eremua estaltzen duen “isiltasuna” salatu du ere bai. “Argi esan beharra dago Amaiurrek Kongresuan bertan Bardeetan izandako jazoera guztiei buruz eskatutako informazioari era telegrafiko eta prepotentean erantzun diola beti Espainiako gobernuak”, esan du.

Bardeetako tiro eremua behin betiko itxi behar dela aldarrikatu du Cuadrak. “Eremu militarrak sortzen duen arriskuagatik ez ezik beste arrazoi ugari ere badago tiro poligonoa ixteko: arrazoi ekologiko eta demokratikoak, esaterako”, esan du. Euskal diputatuak gogoratu duenez, Nafarroak EZETZ esan zion NATOri.

@ehbilducongreso