Euskal diputatuak gogor kritikatu ditu Rajoyren gobernuaren politika ekonomikoak eta besteak beste, “gizarte ikuspuntu batetik ez direla jasangarriak” esan du. Lan erreformaren atalean zorrotz hitz egin dio gainera De Guindos ministroari: “ez duzu arrazoirik”, esan dio. “Soldatak ez diren beste gastuetatik datoz espainiar estatuko ekonomiaren lehiakortasun arazoak”, esan du.

Diputatu subiranistak espainiar estatuaren zor publikoaz ere hitz egin du. “Jasangaitza da egoera” bere ustez eta OCDE erakundeak adierazi duen bezala, Greziaren zorraren mailara irits litekeela ohartarazi du.

Segurtasun sozialaren funtsaren erreserbaz ere aritu da Rafa Larreina De Guindos ministroak Kongresuan egin duen agerraldian. “Goazen bidetik indarrean dagoen ereduaren bideragarritasun ekonomikoan arazo larriak sortu litezke” esan du Amaiurreko diputatuak.

@ehbilducongreso