Espainiako gobernuko presidente ordearen agerraldia eskatuko du koalizioak batzorde konstituzionalean gaur goizean egin dituen adierazpenak errektifikatu ditzan.

Batzorde konstituzionalean Amaiurren bozemailea denak adierazi du Espainiako gobernuko presidente ordeari dagokion ardura instituzionala exijitu behar zaiola. Bere esanetan, “Santamariaren betebeharra Nafarroakoa bezala demokratikoki zilegiak diren gobernuekin elkarlanean aritzea da eta ez, orain bezala, gobernu horiei eraso egitea”. “Herritarrek argi eta ozen esan dute aldaketa nahi dutela Nafarroan eta baita herritarren erdia baino gehiago baztertzen ez duen gobernua eratzea ere”, esan du Rafa Larreinak.

Diputatu subiranistaren arabera, “giza eskubide guztiekin EHBilduk duen curriculuma eta konpromisoa Santamariarena bezalako gobernu bateko kideek dutena baino askoz handiagoa da”. Eta gogoratu du nola Espainiako gobernuak esparru guztietako askatasunak murriztu eta mozal legea mezalako lege batekin bukatuko duen legealdia.

“Saenz de Santamariak azken hauteskunde emaitzei erreparatuko balie, Nafarroan hondarra den alderdi politiko bakarra Alderdi Popularra dela konturatuko litzateke”, esan du Larreinak.

@ehbilducongreso