Rafa Larreina diputatuak gogor kritikatu du Europako Batasunaren “gainbehera ultraliberala”. Bere ustez, mahai gainean dagoen eztabaida EB-ren eredua bera da: merkatuen Europa ala herritarren Europa. Bere hitzetan, “Europako Batasuna gero eta insolidarioagoa eta injustoagoa da, bai kanpora begira eta bai barrura begira ere”.



Ildo horretan, diputatu subiranistak adierazi duenez, Europako erakundeak “errealitate sozialarekin kontaktua galdu duten teknokratez osaturiko zirkulu itxiak” bihurtu dira.

Bere iritziz, “erreskatearen laguntzak ez dira herritarren arazoak konpontzeko, bankuen eta hartzekodunak diren estatuen arazoak konpontzeko baizik”.

Larreinaren arabera, Greziaren zorra bezala, espainiar estatuarena ere ordaindu ezina da. Eta OCDE erakundeak esandakoa gogoratu du: “arrisku handia dago espainiar estatuaren zorra BPG-ren %170era iristeko”.

Euskal diputatuaren hitzetan, “merkatuei men egite horrek sortutako egiturazkoa finantza arazo baten aurrean gaude”. “Europako heritarrei bizkar ematen ari zaizkie Europako Batasuna”, esan du.

Bukatzeko, “merkatuen aurrean makurtutako Europa eraikitzen ari direnekin bat egitea” leporatu dio Larreinak Rajoyri.

@ehbilducongreso