Iker Urbina diputatuak oso larritzat jo du Estatu terrorismoaren biktimei kalte-ordainak ukatzeko Audientzia Nazionalak berretsi duen erabakia.

Diputatu subiranistak esan duenez, “erabaki horrek oinarri politikoa du, eta ez juridikoa”.

Bere esanetan, salagarria da estatuko segurtasun indarrek eginiko txostenetan oinarritu izana Adientzia Nazionala erabaki hori hartzeko. “Gogora dezagun”, esan du, “segurtasun indarretako kideek hil zituztela pertsona horiek”.

Bere ustez, “ez da harritzekoa Audientzia Nazionalak biktimak baztertu eta gutxietsi izana, izan ere, beti egin izan du gauza bera”. Ildo horretan, Urbinak salatu duenez, “Espainiako gobernuak errealitatearen zati bat ukatzen jarraitzen du”.

Diputatu arabarrak biktima guztien errekonozimendu eta erreparazioa defendatu du, inolako bazterketarik gabe. “Hori da elkarbizitzarako bidea”, esan du.

@ehbilducongreso